Bestelako eskola eredu bat posible da: Bizilore, eskola komunitate berri baten lehen urratsak

Resumen

Gaur egunean, gero eta gehiago, bestelako eskola eredu baten aldeko aldarriak eta esperientziak loratzen ari dira batean eta bestean. Besteak beste, eta mantso bada ere, ikasleak ez du irakasleak erakusten diona bakarrik ikasten; edota ikasle talde bateko partaideek mugarri berbera lortu beharra ere, indarra galtzen ari da. Gradu Amaierako Lan honek, Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan bizi duten esperientziaren ikerketa kualitatiboaren bitartez, bestelako eskola eredu baten inguruan hausnarketa egitera eramaten gaitu. Ikerketa, eskolako eguneroko bizitzaren behaketa parte-hartzailean, irakasle eta gurasoen elkarrizketetan eta dokumentazioan oinarritzen da. Hori guztia, gaiaren inguruan erreferentziazko autore desberdinek eta esperientziek egiten dituzten ekarpenekin eztabaidan jarri da. Ondorioen artean, haurraren ongizatean oinarritutako eskola aktibo baten oinarri pedagogikoak identifikatu eta praktikara eramateko aukerak aztertu dira.

Publicación
Tantak, 30(1), 9-36.
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Docente e Investigadora

Relacionado