Egungo beharrei erantzuten eskolan: Interneteko erabilera kritikoa indartzeko formazio-ekintza

Resumen

Azken urteetan Informazio eta Komunikazio teknologiek (IKT) aldaketa soziologiko nabarmena eragin dute, bereziki adingabeen artean. Ezinbesteko tresnak bilakatu dira IKTak eta, batez ere, Internet. Ondorioz, gero eta garrantzitsuagoa da horien ardurazko erabilera indartzea. Horregatik, lan honen helburua Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin Interneteko erabilera segurua eta kritikoa lantzeko formazio-ekintza jasotzea eta balioztatzea da, etorkizunean segurtasuna bermatzeko gakoak eskaini ahal izateko. Emaitzek egiaztatzen dute premiazkoa dela geletan Interneteko arriskuak lantzeko eta ondorioei buruz hausnartzeko espazioak eskaintzea.

Fecha
2017-05-10
Localización
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)
Iruñea, Nafarroa
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Docente e Investigadora

Relacionado