Etorkizuneko hiritar arduratsuak heztea: Internetaren mehatxuak identifikatzea, babes-neurriak ezagutzea eta jarrera kritikoa garatzea eskolan

Resumen

Online testuinguru batean bizi gara eta, ondorioz, gaitasun digitala Europako oinarrizko zortzi gaitasunetako bat da. Egun EAEn dugun hezkuntza-curriculumak gaitasun digitala jasotzen du, baina ez du segurtasun-edukirik zehazten Lehen Hezkuntzako etapan. Horregatik, ikerlan honen helburua Internetaren erabilera segurua eta kritikoa lantzaren garrantziari buruzko kontzientzia piztea izan da eta, horretarako, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako formazio-ekintza baten esperientzia jaso eta baloratu da. Emaitzek adierazten dute, etorkizuneko hiritar arduratsuak hezteko, ezinbestekoa dela Lehen Hezkuntzako ikasleekin Internetaren arriskuak eta mehatxuak identifikatzea, babes- eta segurtasun-neurriak ezagutzeko eta jarrera kritikoa garatzeko.

Fecha
2018-06-29
Localización
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Donostia, Gipuzkoa
Rakel Gamito
Rakel Gamito
Docente e Investigadora

Relacionado